Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Liburutegia (Neguko ordutegia)

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 16:00 etatik 20:00 etara

Telefono zenbakia: 94.6876.549

E-maila: liburutegi.mundaka@bizkaia.org

Eskeintza

Egunkariak egunero: Deia, Gara, Correo eta Berria

Aldizkariak, euskeraz eta gazteleraz: Argia, Viajes, Muy Interesante, Fotogramas, National Geographic, Natura, Clio, Gaztezulo, Queleer, Ipurbeltz, Muy Junior, Ihitza, Artez, Aldaketa, El Karma, Emakunde, Aizu!, Cuerpomente, Euskal Herria...

Liburuak kontsultarako: hiztegiak, entziklopediak, gai desberdinak (filosofia, historia, geografia, literatura, arte ederrak, kirolak...)

Helduentzako liburuak: nobelak, bertsoak, poesia, antzerkia, komikiak, dokumentalak...

Kzgune zerbitzua: 16 urtetik gorakoentzako ordenadorak interneteko konexioarekin (dohain)

WI-FI zerbitzua: Kable bako internet zerbitzua

Ume eta gazteentzako liburuak:

  • Ipuinak, komikiak, dvd-ak...
  • Irakurketa desberdinak: sail hau adin desberdinetan bananduta dago
  • 0 – 4 urte (urdina)
  • 5 – 7 urte (gorria)
  • 8 – 11 urte (berdea)
  • 12 urtetik gorakoentzat

Liburutegiak aukera ematen du dagoen material guztia liburutegian bertan erabiltzeko edota maileguan etxera eramateko.

Materiala maileguan etxera eramateko liburutegiko bazkide izan behar da eta txartela euki behar da. Bazkide egiteko fitxa betetu behar da liburutegian bertan eta txartela eskuratu; txartel horregaz Euskadiko Irakurketa Publikoko Sare barruan dagoen edozein liburutegian hartu ahal da materiala maileguan.

Ezagutu gure mailegu zerbitzua

Zenbat dokumentu?

Aukera duzu 16 dokumentu batera hartzeko Sarean parte hartzen duten liburutegietatik:

  • Zure udal liburutegitik: 6 dokumentu hartu ahalko dituzu: 3 monografia eta 3 bideo, DVD edo CD.
  • Sareko beste liburutegietatik: 10 dokumentu gehiago hartu ahalko dituzu: 5 monografia eta 5 film, video, DVD edo CD.
  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea

Zenbat denbora?

Liburuak: 15 egun. Mailegua beste 15 egunez berritu dezakezu. Zure epea amaitu aurreko bost egunetako batean berritu behar duzu mailegua. Dokumentua beste batek erreserbatu badu, Ezingo duzu mailegua berritu.

Bideoak, DVDak, CDak: 7 egun. Materialal bereziak (bideoak, diskoak, ordenagailu-artxibategiak eta abar) 7 egunez mailegatu daitezke, eta beste 7 egunez luzatu epea. Liburuekin bezala, norbaitek dokumentuaren erreserba egin badu Ezingo duzu mailegua berritu.

Zigorrak

Itzultzeko epea betetzen ez duen irakurlea zigortu egingo da eta atzerapen egun eta dokumentu bakoitzeko egun bateko zigorra ezarriko zaio. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sare osorako balioko du.