Mundaka Busturialdeko herrietako bat da. Eskualde osoan bezala, herritar gehienak euskaldunak dira bertan ere (%90etik gora). (Eustat, 2006ko datuak).
Etxean euskara darabilenak, barriz, %36 inguru dira. Gaztelania darabilenak, %47,5. (Eustat, 2006ko datuak).
Datuak aztertuz gero, eta beste eskualde eta herriekaz alderatuta, euskara dakienen kopurua oso handia dala ikusten dogu. Euskararen erabilera aztertzean, ordea, guztiz aldatzen da kontua, gaztelaniak dauka lehentasuna. Egoera honeri buelta emotea da herritarrok dogun erronka.
Etxean erabilitako Hizkuntzaren Bilakaera (%)
|
Euskara |
Gaztelania |
Biak |
Beste bat |
| 1991 |
7,4 |
10,3 |
82,3 |
0 |
| 1996 |
28,3 |
34,6 |
36,5 |
0,6 |
| 2001 |
31 |
44,3 |
24,4 |
0,3 |
| 2006 |
35,5 |
47,5 |
17,4 |
0,6 |
Euskara, zaindu eta erabili egin behar dogu, herri bezala geure nortasunaren ezaugarri handiena da-eta.
Mundakako udalak, 2010-2011 urteetarako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) abian jarrita dauka, honako helburu honegaz:
“Euskaraz bizi nahi daben herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea; maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea.”
Bide berean, bai Euskara Zerbitzua eta bai Euskara Batzordea ere lanean dabiz 2010az gero. Euren lana da herritarrak euskaraz bizi daitezan beharrezko guztiaz arduratzea: urteko kudeaketa planak, aholkularitza lanak, laguntzak, ekitaldiak, ikastaroak eta tailerrak, informazioa zabaltzea, administrazio izapideak euskaraz bideratzea, etab.
Euskara herritar guztion ondarea da, gure nortasunaren altxorrik preziatuena. Zaindu daigun, baina, batez ere, ERABILI ETA GOZATU DAIGUN!