Sarrera

surflariaMundakako ezkerreko olatuak harrotasunez betetzen du herria, eta badu arrazoirik, Europa mailan kategoria horretako olatu hoberentzat jotzen baitute.

Ezkerreko olatu famatu honek mundu osoko surflari ugari erakartzen ditu eta, ondorioz, ura surf taulen koloreez betetzen du. Olatua Mundakako hondarpean hasi eta Laidako hondartzan bukatzen da. Hego-hego-mendebaldeko haizeek sortzen duten uhin honek 4 metroko altuera eta 400 metroko luzeera izan ditzake. Urak tutu biribil bat eratzen du, eta barnean surfean ari diren surflariek kostalde osoa ikus dezakete; ezaugarri horrek balio erantsia ematen dio olatuari.

Mundakako uretan nazioarteko txapelketa bat antolatzen da urtero eta Munduko Zirkuituko egoitza izan da bederatzi aldiz. Hori dela eta, munduko surflari hoberenetako batzuek olatu honetan handiagotu dituzte beraien garaipen-zerrendak, hala nola, Mark Occhilupo, Kelly Slater, Bobby Martínez eta Adriano de Souza surflariek.

Zalantzarik gabe, Mundakako ezkerreko olatuak turismoa erakarri egiten du, eta ez Mundakara bakarrik, Euskadi osora baizik. Udalerriak pozez jasotzen ditu bertako gastronomia aberatsaz, ikuspegi zirraragarriez eta jendearen adeitasunaz gozatzen duten bisitari mordoa, bai surflariak baita bestelako turistak ere.

  • Euskalmet-eren web-erako sarbidea, esteka hau leiho berrian irekiko da

Mundaka Surf Taldea

Helbidea: Joseba Deuna, 2 - 48360 Mundaka
Telefonoa: 94 617 72 00
Faxa: 94 687 68 41
E-maila: info@mundakakosurftaldea.com
Webgunea: www.mundakakosurftaldea.com

Ordutegia: Ostirala eta larunbata, 19:00etatik 22:00etara
Arduraduna: Vicente Sanz