Klima

Mundakako Portua

Mundakako klima epela dela esan dezakegu.

Eguraldi kaskarrena duten hileak urtarriletik martxora bitartekoak dira, neguak haize gogorrak, tenperatura hotzak eta euria ekartzen baititu. Martxotik aurrera eguraldia hobetzen doa, egunak luzatu egiten dira eta urteko hile atseginenak hurbildu egiten dira: maiatza eta ekaina.

Mundakako udak ez dira lar beroak, tenperaturak 20-30 ºC bitartean mugitzen dira eta. Irailean eta urrian tenperaturak jaitsi egiten dira, baina hala ere egun onak izan ohi ditugu.

Azaroan eta abenduan hotza egiten hasten da eta negu latzean murgiltzen gara.

  • Webcam-arako sarbidea, esteka hau leiho berrian irekiko da
  • Euskalmet-eren web-erako sarbidea, esteka hau leiho berrian irekiko da