Noiz joan?

Mundakak xarma berezia dauka, eta ezaugarri horrek udalerria aisialdirako gune bikaina bihurtzen du, bai udan baita neguan ere; udako giroa eta negu lasaiak oso bestelakoak dira atmosfera paregabe honetan. Bertako hotel txiki eta zainduek eta gastronomia bikainak Mundakara berriz etortzeko gogoak piztuko dizkizu.

Nora joan?

Monumentuak
Urdaibaiko Biosfera Erreserba

Nola heldu?

Mundaka herria Mundakako itsasadar bokalearen ezkerraldean dago; handik Bilbora 40km daude. Donostiara 90km, eta Gasteizera beste horrenbeste. Loiuko aireportua 25km-tara dago. Kostaldetik aurrera joanda, kilometro gutxira, Bermeo dago, eta biosfera-erreserbaren barrualdera joanda, berriz, Gernika.

Garraio publikoari dagokionez, ordu erdiz behin badira autobusak (Bizkaibus) eta trenak (Euskotren) Bermeo-Bilbo eta Bilbo-Bermeo noranzkoetan.

Busturialdea-Urdaibairen web-erako sarbidea, esteka hau leiho berrian irekiko da
Eusko Jaurlaritzaren turismo atariaren web-erako sarbidea, esteka hau leiho berrian irekiko da
Bizkaia euskal kostaldearen web-erako sarbidea, esteka hau leiho berrian irekiko da

Non hartu ostatu?

Non jan?