Garraio publikoari dagokionez, tren (Euskotren) eta autobusak (Bizkaibus) lanegunetan ordu erdian behin igarotzen dira, eta asteburu eta jaiegunetan orduro.
Autobusak: Bizkaibuseko A3515 linea (Bilbao-Amorebieta/Etxano-Gernika-Bermeo). Hurtado de Amezaga kaletik irteten da, Abandoko geltokiaren albotik (Tel.: 902 22 22 65).
Trenak: Euskotrenen Bilbao-Bermeo linea. Atxuriko geltokitik irteten da eta Boluetako metro geltokian ere lotura dauka (Tel.:902 54 32 10 / 94 688 03 57).