Mundaka, UdalSare 21-aren kide

UdalSarea 21, Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarea da. Bere helburua udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzeko eta ekintza planak betearazpena sustatzeko lagungarri izan daitekeen koordinazio eta kooperazio foro izatea da. Mundaka UdalSarea 21-eko kidea da 2006. urtetik.

UdalSarea 21 Euskal Autonomia Erkidegoko 199 udalerrik, Mundaka bane, osatzen dute, baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Euskal Udalerrien Elkarteak (EUDEL), eta Ingurumen Jarduketarako Sozietateak (IHOBE).

  • Olio birziklapenaren bannerra
  • Banerrak hondakinen bilketa
  • Azti Tecnalia
  • Busturialdea-Urdaibai
  • UdalSarea
  • Urdaibaiko Biosfera