Garraioak eta zirkulazioa

 

Garraio publikoari dagokionez, tren (Euskotren) eta autobusak (Bizkaibus) lanegunetan ordu erdian behin igarotzen dira, eta asteburu eta jaiegunetan orduro.

Autobusak: Bizkaibuseko A3515 linea (Bilbao-Amorebieta/Etxano-Gernika-Bermeo). Hurtado de Amezaga kaletik irteten da, Abandoko geltokiaren albotik (Tel.: 902 22 22 65).

Trenak: Euskotrenen Bilbao-Bermeo linea. Atxuriko geltokitik irteten da eta Boluetako metro geltokian ere lotura dauka (Tel.: 902 54 32 10 / 94 433 03 33).

 
  • Bizkaibus
  • EuskoTren