Kirolak

 

Araudiaren testua

Sarrera

Mundakako Udalaren Kirol Instalazioak ezartzeko xede nagusia udalerrian bizi direnak kirola egitera bultzatzea da, kirola pertsonaren garapen integralerako onuragarria delakoan. Hemendik aurrera UKI siglak erabiliko ditugu testu honetan instalazio horiek izendatzeko.

Aurrekoa gorabehera eta xede horri kalterik egin barik, gizarte edo kulturako jardueretarako erabili ahal izango dira instalazioak inoiz.

Kirol jardueren gehikuntza eta instalazioek gaur egun duten erabiltzaile kopuru handia direla-eta, komenigarria da araudia eguneratzea erabilerari buruzko gai guztiei dagokienez.

Hauexek dira udalerriko kirol instalazioen funtzionamenduaren oinarriak:

  • Eskolako neska-mutilen gorputz hezkuntzari zerbitzua ematea.
  • Udalerriko gizarte sektore guztien kirolerako eskaintza zabala egitea.
  • Kirol sustapena, programak eta jarduerak hobetu nahian.
  • Kirola kulturaren eta hezkuntzaren testuinguruan txertatzea, kirola egitea bera edo ikuskizuna den aldetik.