Datu interesgarriak

Udalaren izena: Mundaka

Aurkezpen xehea

Busturialdea-Urdaibain kokatutako herri atsegin eta lasaia da Mundaka, bere izena daraman ibaiaren ezker aldean. Mundaka Katillotxu bezalako mendi berdezbildutako inguru naturalean kokatuta dago, eta bertatik Urdaibaiko erretserbaren paisaiarik politenetako bat ikus dezakegu, gero bere hegaletatik jaitsi eta Santa Katalinako penintsulatik munduko ezker olatu onenetako bat sortzen ikusteko aukera dugu, mundu osoko surflarien erakargarri. Portutik parte zaharra osatzen duten kaleak abiatzen dira. Lehenaldian jauntxo gunea zela erakusten duten armarridun etxeak, arrantzaleen ohiko etxeekin nahasten dira.

Geografia datuak

Azalera km2-tan: 4,01 km2

Ingurune geografikoa

Mundaka ingurune paregabean kokatuta dago, bere izena daraman ibaiaren isurialdearen ezker aldean. Batez ere bi paisaia mota bereizten dira: barne aldean, mendi malkartsu eta hegal nabarmenak dira nagusi eta kostaldean, itsas labar txikiko zeharkako ebakidurak. Horregaitik, lautaden berde nagusitik Kantauriko urdinera pasatzen da.

Distantziak: Bilbo 40km, Donostia 90km, Aireportua 25km, Bermeo 3km, Gernika 12km.

Eskualde kokapena: Busturialdea-Urdaibai

Udalerri mugakideak: Hegoaldean Sukarrietarekin muga egiten du, mendebaldean Bermeo eta Busturirekin eta ekialdean itsasoarekin.

Datu sozio-demografikoak

Biztanle kopurua: 1870

Datu historikoak

Historialarien arabera Mundaka izan zen Bizkaiko Jaurerriko lekurik garrantzitsuenetako bat, bertan jaio baitzen Jaun Zuria, Bizkaiko lehen Jauna. Daniar zaharrean herriaren izenak ibaiaren isurialdea adierazi nahi du. Jakina da bikingoek 900 urte inguruan egin ziotela bisita. Jaurerriaren historiaren arabera, Mundakakoa da Bizkaiko Elizaterik zaharrena, eta horregaitik Batzar Nagusietan lehen eserlekua betetzen zuten.

Leku interesgarriak

Portuondoko Begiralekua, Talaiako begiralekua, Santa Maria Eliza, Santa Katalina Ermita, Kalbarioko gurutzea, Portua.

Mundakako armarria

Honako hauek ditu, haritz berde bat urre koloreko hondoan, eta, oinean, otso beltz ibiltaria. Hori guztia, zilar koloreko laukiz eta lauki gorriz orlatuta dago.