Sailkatutako (gogaikarria, kaltegarria, osasungaitz edo arriskutsua) edo sailkaturik gabeko jarduerarako irekitze lizentzia

Informazioa

Izapide hau informazioa emateko besterik ez da. Horrelako eskaerak bideratzeko Mundakako Udalera jo behar da zuzenean, instantzia orokorra dokumentua aurkeztuz. Mota honetako izapideak egiteko aurretik hitzordua eskatu behar da, Udal Zerbitzu Teknikoan, Lehendakari Agirre Enparantza, 1 - 48360 Mundaka (Bizkaia) edo 94 617 72 00 telefono zenbakira deitu behar da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Txostena
  • Proiektu teknikoa
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • Ingurumen inpaktuaren azterketa

Legezko informazioa

  • Euskadiko Autonomi Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 lege organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen Garapen Araudia onartzen duen Errege Dekretuak.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Lurzoruari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretu.
  • Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
  • Natura Ondarea eta Biodibertsitatearen abenduaren 13ko 42/2007 Legea.
  • Euskal Herriko Ingurune-Babes Orokorraren otsailaren 27ko 3/1998 Legea.
  • Etxebizitzearako hiri-lurretan jartzekoak diren jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei ezartzeko arau tekniko orokorrak onesten dituen Ekainaren 11ko 171/1985 Dekretua.
  • Tokiko Ogasunenei buruzko ekainaren 30eko 5/89 Foru Norma.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko Lurralde His¬torikoko zergen kudeaketako Araudia onetsi duen uztailaren 21eko, 112/2009 Foru Dekretua.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zerga-bilketa Erreglamendua onetsi duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua.
  • Tokiko Erakundeen Ondasunen Araudia onartzen duen, ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua.
  • Toki Kor¬porazioen Zerbitzuen Araudia onesten duen 1955eko ekainaren 17ko Dekretua.
  • Indarrean dauden ordenantza fiskalak eta hirigintzakoak.

Oharrak

Izapide hau informazioa emateko besterik ez da. Horrelako eskaerak bideratzeko Mundakako Udalera jo behar da zuzenean, instantzia orokorra dokumentua aurkeztuz. Mota honetako izapideak egiteko aurretik hitzordua eskatu behar da, Udal Zerbitzu Teknikoan, Lehendakari Agirre Enparantza, 1 - 48360 Mundaka (Bizkaia) edo 94 617 72 00 telefono zenbakira deitu behar da.