Aurrez tasa ordainduta udal txartelen igorpena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez udalerriko gune desberdinetan aparkatzea baimentzen duen txartelaren igorpena eskatu ahal izango da.

Behin eskaera egiaztatuta eta egon litezkeen akatsak zuzendu ondoren, udal ordenantzak zehazten duen tasa ordainduko da eta eskatutako txartela igorriko da.

Txartel hau ibilgailuen titularrek eska dezakete, baldin eta ibilgailuaren gidari nagusia berarekin bizi den lehen mailako odolkideko senideren bat bada.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Minusbalia ziurtagiria
  • Fitxa teknikoa
  • Gidatze baimena
  • Zirkulazio baimena
  • Ibilgailuaren egoitza egiaztatzen duen trafikoko frogagiria
  • Aseguruaren ordainagiria

Legezko informazioa

  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua
  • Toki Ogasunei buruzko ekainaren 30eko 5/89 Foru Araua
  • Aparkaleku arautuari buruzko ordenantza

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.mundaka.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Lehendakari Agirre Enparantza, 1 (Mundaka), kalean/etorbidean kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Mundakako Udaleko telefono honetara: 946.177.200

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900.840.250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.