Historia

Mundaka izena duen ibaia itsasoratzen den lekuan kokaturik dagoen herria eta Busturiako merinaldeko elizatea. Jatorriz oso zaharra da eta, dudarik gabe, inork ez daki nondik datorren eta hori dela eta, aspaldidanik, herri honen fundazioa falula eta kondairetan oinarritu dute (Tubal, Noeren iloba, Bizkaian egotearena esate baterako).

Mundakako elizatea, hasiera batean Munaca izenaz ezagutzen zena, zalantzarik gabe, zahar zaharra dugu, Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusienetan lehenengo botu eta jarlekua okupatu baitzituen eta horrek Jaurerriko elizaterik zaharrena zela adierazten zuen.

Mundakari buruz agertzen diren lehen albisteen artean Altamirako Jauregia daukagu, non dirudienez, XI. mendearen bukaeran Eskoziako Infanta bizi ohi zen, Jaun Zuriaren ama, Bizkaiko lehenengo Jauna. Santa Maria parrokia-eliza oso eraikuntza nabarmena da lurralde osoan eta talaiaren gainetik ikus daitekeen eta altueraz nabarmena den errenazimenduko eliza da.

Parrokia hau XI mendean ere bazegoen, Iñigo Lopez de Nuño Nuñez de Vizcaya Bizkaiko Konteak Aragoiko San Juan de la Peña Monastegiari (1050. urtea) Santa Maria Eliza eta Mundakako herria ematen zuela adierazten duen 1071. urtero agiri bat gordetzen delako.

Eliza, Munakatarren Dorretxearekin batera eraiki zena, Butroetar Gonzalezek, Munakatar Ruiz Sanchez jaunaren etsaia zenak, eraiki zuen bandoen arteko borroken garaian (1446ko ekainak 24). Arkitektura erlijiosoa osatzeko Santa Katalina ermita dugu.

Herrian aintzinatik arrantzan eta itsasoko merkataritzan dihardute batik-bat (arrantzaleen kofradia bat zegoen bertan). XIX mendearen bukaeratik eta XX mendearen hasieratik, Mundakako itsasgizonek, nagusiki, lortutako diruari esker elizatea berriztu eta aldatu egin zen. Laster, itsasoko eta nekazaritzako lanekin batera beste irabazi iturri bat sortuko zen, turismoa, alegia.

Mundakan, hainbat marinel ospetsu jaio dira, Rodrigo de Portuondo (XV mendea) eta bere semea Domingo (mende berberean eta Barbarrojaren ozteen eskutan hil zena) azpimarra daitezkelarik.