Albisteak

Lanak 

Mundakako udaletxeak Goiko Kalea berritu zuen enpresa zorua birzolatzera derrigortu du bidearen itxura hondatua dela eta. Tokiko administrazioak salatu duenez, kalea oinezkoentzat egokitzeko planaren lehenengo fasean egindako lanek ez dute kontratuan zehaztutakoa betetzen, eta lanak gehienez hilabete eta erdiko epean bukatuta egon beharko direla gehitu du.