Albisteak

 

Mundakako udaletik ludotekak urteko programazioan antolatutako ekimenetan parte hartzeko zerbitzuaren erabiltzaile izan behar dela gogorarazten dute. Horretarako, udalak inskripzio epea ireki du. Udalak diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten familientzat inskripzioa doakoa izango dela azpimarratu nahi du.

Inskripzioa 2014 urte guztian zehar egin ahalko da. Horretarako, urteko kuota ordaindu eta izena emote orria bete beharko da, udaletxean, liburutegian edo ludotekan bertan jasoz. Inskripzio orria bankuko ordainagiriarekin batera ludotekan aurkeztu beharko da. 

Inskripzio kuotei dagokionez familia moten araberako aldagai desberdinak daude. Familia erroldatuentzat lehengo seme-alabagatik 20 euro ordaindu beharko da, bigarrenagatik 10 eta hirugarrenarentzat doakoa izango da. Familia ez erroldatuentzat lehengo seme alabagatik 25 euro ordaindu beharko da, 10 bigarrenagatik eta hirugarrenarentzat doakoa izango da izena emotea.

Udalak diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten familientzat inskripzioa doakoa izango dela azpimarratu nahi du.

Bestalde, ludotekan erabiltzaileak edukiko dituen zerbitzu guztien gaineko informazioa, ludotekako urteko egutegia eta hileko jardunaldien programa jaso ahal izango da.