Albisteak

 

Mundakako Udalak, urtero legez, mundakarrak kalera irten eta bere jakiekin gozarazten gaituzten XXIX. Makailao Lehiaketa ospatuko du.
Mundakako Udalak, txokoen partehartzea eta kaleko giroa bultzatu nahiean, larunbatean, azaroak 23, XXIX. Makailao Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa garai honetan ospatzen da Santa Katalina Jaien testuinguruan.  Ekimen hau ezaguna da herrian, kanpotar asko ere biltzen dituela.
Aurten, lehiaketa goizeko 10:00etan hasiko da eta kazolak eguerdiko 13:00etan aurkeztu beharko dira. Jarraiean, sari banaketa egongo da.
Arauak diotenez partehartzaileak txokoak, taldeak edo herritar partikularrak izan daitezke, baina sukaldariak bi gehienez. Erabil daitezkeen lehengai bakarrak makailoa, olioa eta gatza dira. Partehartzaileek gasdun sua, kazola, lanabesak, makailoa (9 puska), olioa eta gatza eraman behar dute. Eta azkenik, makailoa ohiko moduan egin beharko da, zaporea eta aurkezpena puntuatuko direla.
Inskripzio epea azaroaren 17 arte da, Mundakako Turismo Bulegoan.
Eguna borobiltzeko, arratsaldea, Xaiborrek alaituko du, umeentzako dantzekin (19:00-20:30). Eta nagusientzat musikari berak emanaldia eskainiko du, gaua Karaoke batekin bukatuz (21:30-00:00)