IRAGARKIA
Florentino Larrinaga kaleko 2ko udal etxebizitza tasatu bat saltzeko nahia azaldu digute honen jabeek. Beraz, hau Mundakako auzokide guztioi jakinarazten dizuegu.
ETXEBIZITZA: 1. B
AZALERA: 63,72 metro karratu erabilgarriak
BANAKETA: hall, saloia, sukaldea, banatzeko gela, komuna bat, logela bi eta balkoia.
Mundakako auzokideek lehentasuna izango dute: Hilabete 1eko epean, iragarki hau ateratzen denetik.
Eskakizunak:
• Etxebizitzarik ez izatea
• Gutxienezko diru-sarrerak: 9.000 euro urtean
• Gehienezko diru-sarrerak: 58.500 euro urtean
Interesdunek: Eskabidea aurkeztu beharko dute Udaletxean.
Mundakako eskatzaile bat baino gehiago izatekotan, eskatzaileen aurrean egingo da horien arteko zozketa.
Eskatzaile bakar bat izatekotan, honen datuak helaraziko zaizkie zuzenean saltzaileei.
Eskabiderik ez izatekotan, Mundakakoa ez den EAEko jendeari irekiko da saltzeko aukera, hau emateko eskabidea aurkezteko lehentasuna kontuan hartuz.