Albisteak

 

MUNDAKAKO UDALAK HERRIKO KULTUR ETA KIROL ERAKUNDEEI ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALTZEN DAU.

Mundakako Udalak herriko kultur eta kirol erakundeek 2013rako diru-laguntzak jasotzeko eskaera epea zabaldu dau. Guztira, 11.700€ aurreikusten dira herrian kultural eta kirol ekintzak garatzearen alde egiteko.

Mundakako kultura eta kirol erakundeek otsailak 28rarte izango dabe 2013rako udal diru-laguntzak eskatzeko epea. Horretarako, eskabideak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Udalak emandako instanzia ofizialean.

Guztira, Mundakako Udalak 7200€ aurreikusi dauz 2013ko ekitaldian kirol erakundeetarako eta 4500€ kultur erakundeentzako.

Diru-laguntza hauen ebazpena bi hilabetekoa izango da deialdia amaitzen denetik. Honen berri idatzizko jakinarazpenez egingo da eta baita Udalaren Iragarki Taulan edo udal web orrialdean be.



Deialdia