Albisteak

 

Mundakako Udalak doako altzari eta tresnen bilketa zerbitzua eskeintzen deutse herritarrei.  Bilketa eguezten goizetan burutuko da aurretiaz abisatuta.

Mundakako Udalak herritarren esku jartzen dauz doako altzari eta tresnen bilketa zerbitzua. Bilketa eguezten goizetan burutuko da, eta batu beharreko elementuak kokapen egokian utzi behar dira asteartean iluntzean, 20:00etatik 23:00etara.

Zerbitzu barri hau erabiltzeko aurretiaz abisatu behar da bilketa egiten duen enpresari 944412711 telefonoan. Deia egiterakoan zer material eta kantitatea aterako dan azalduko da, bilketa zerbitzua egokitzeko.

Bilketa guneak herriko gune ezberdinetan egongo dira, guztira 14 izanik: Portuondoko kanpina, Erreka Auzoa, Lorategi Kalea, Lorategi eta Alkate Mallona arteko errotonda, Alkate Mallona, Txorrokopunta, Itxaropena eta Florentino Larrinagaren arteko gurutzean, Sorkunde eta Goikoren arteko gurutzean, Intxaurrondo plaza, tren geltoki aurrean, cruce entre Geltoki eta Raimundo Abaroaren arteko gurutzean, Basamortu kalean, Isla Kale kiroldegia eta Santa Katalina plaza.

Ingurumen, seguritatea eta osasun konpromisoa betetzeko beharrezkoa da zerbitzuaren erabilpen zuzen bat egitea. Horregatik, tresnak eta altzariak kontenedore inguruan ez jartzea gomendatzen da, birziklapena bermatzeko eta bilketa kamioiaren lana ez oztopatzeko.