Albisteak

Jóvenes de Busturialdea durante la jornada 

Urremendi Landa Garapen Elkarteak koordinatzen dauan ekimen honek, Arratzu, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udalek parte hartzen dutela, bere etorkizuneko aktuazio ardatzak aurkezteko jardunaldia ospatu dau. 

14 eta 30 urte bitarteko Busturialdeko gazteek bariku honetan parte hartu dute Gaztedi Busturialdeak egin duen aurkezpen ekitaldian, bere etorkizuneko estrategiak eta irudi barriak aurkezteko burututa.

Topaketa Gautegiz Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean ospatu da eta gazteekaz batera, Busturialdeko Udalen ordezkariak eta Urremendi Landa Garapen Elkarteko arduradunak izan dira.

Estrategia barriaren oinarriak hauexek dira: gazteen bizi kalidadea hobetzea, eskubide osoko herritarrak diren heinean eta dituzten beharrizanak kontutan hartuz; programa integral bat bilatzea, gaur egungo gazteriaren errealitatea zeharkakotasunez landuz. Bere ardatz estrategiko barriak, Gaztedi Bizkaia proiektuaren barne, honako hauetan oinarritzen dira: burujabetza(autonomia eta emanzipazioa), "gure estiloa" (gizarte eraketa) eta lurralde aktiboa (parte-hartzea). Ardatz nagusi gisa esfortzuak batzea edukiz, ikuspegi oso bat garatzean datza.

Gaztedi Bizkaia helburuen aitorpen bat da, lan metodo bat proposatuz. Baliabideak optimizatzea eta antolatzea proposatzen du, eskualdean gazteek dituzten beharrei erantzun eraginkorra ematean gauzatzen da. Zentzu honetan, Gaztedi Busturialdeko arduradunek, eskualde mailan planteamendu barri honi erantzun bat emateko, koordinaziorako mahai bat sortu dela azaldu dute. Mahai honetan, ekimenean parte hartzen duten herrietako gazteei erantzun eraginkorragoa emateko helburuagaz sortu da. 

Busturialdeko herri txikien gazte planak ibilbide barri bat hasten du eta hau dala eta irudi barri bat aurkeztu du.  Bere logo barriak, "Busturialdeko Gazte Erreserba-Busturialdea Team", Busturialdeko gazteen talde, eskualde eta etorkizun sentimendua isladatzen dau. 

Eskualdeko gazteen topaketa jardunaldiari amaiera on bat emoteko, musika izan da nagusi, DJ El Txef-aren eskutik.