Albisteak

 

Bizkaiko hondartzetako eta horien inguruneetako kudeaketa eta kalitateari buruzko Esparru Akordioaren Jarraipen Batzordeak Kudeaketarako Sistema Integratua (KSI) ezarriko du uztailean Laidatxu hondartzan.

Aipatutako sistemak Kalitatezko ISO 9001:2008 eta Ingurumeneko ISO 14001:2004 baldintzak beteko ditu hiru helburu nagusi lortu nahian:

  • Hondartzak baldintza higieniko-sanitario egokietan erabiltzeko aukera izatea, erabiltzaileen segurtasuna, higienea eta osasuna bermatzeko, zerbitzuen eskuragarritasuna ziurtatzeko, etab.
  • Bertako ekosistemetan egiten diren jardueren eragina txikiagotzea, ingurumenaren arloko jokaeraren hobekuntza bermatuz.
  • Erabiltzaile guztientzako irisgarritasun eta gozamen aukera berak eskaintzea ahalik eta autonomia handiena mantenduz, horrela hondartzako irisgarritasun orokorra hobetzeko.

Informazio gehiago izateko, klikatu hemen.