Albisteak

 

Astelehen honetan, urtarrilak 14, Mundakako Udalak Ez Ohiko Osoko Bilkura ospatuko dau Mundakako Alkatea eta zinegotzia den Unai Rementeria Maizen (EAJ-PNV), karguen bateraezintasuna dela eta, karguari uko egitearen adierazpena jasotzeko. Bilduko zinegotzi bik uko egingo diote karguari baita be.

Mundakako Udalaren Bilkura Aretoak astelehen honetan 20:00etan hartuko dau Mundakako Alkatea eta Zinegotzia den Unai Rementeria Maizek karguak uzteko Osoko Bilkura, izan be, kargu biak utzi behar dauz Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Diputatua izateko. 

Unai Rementeria Maiz eskarmentu handikoa da udal kudeaketan. 2007tik da Mundakako Alkatea, hau da bere bigarren legegintzaldia jarraian, eta zinegotzia ta alkateordea izan da 1999tik. Beti Mundakaren alde eta Mundakarentzako lan handia egin du. Dedikazio honegaz batera Bizkaiko Batzar Nagusietan lan egin dau eta baita Eusko Alderdi Jeltzaleko Bizkaiko Buru batzarreko kidea lez be.
Unai Rementeria, 39 urtekoa, Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua da eta Hirigintza-zuzenbideko diplomatua.

Arantza Lezamiz zinegotzia hartuko dau iharduneko alkatearen kargua Mundakako Alkatea izango denaren izena ezagutu bitartean. Aurreikusten da Alkate edo Alkatesa barriaren izendapenerako Osoko Bilkura datorren zapatuan ospatzea.

Gaurko Osoko Bilkuran Nora Aspiunza eta Peio Landa Bilduko zinegotizen karguari uko egitea be jasoko da.

 

Gaurko Osoko Bilkuran Nora Aspiunza eta Peio Landa Bilduko zinegotizen karguari uko egitea be jasoko da.