Albisteak

 
Burutuko diren lanak direla eta, Goiko Kaleko zirkulazio murrizketa aldaketen egutegia

-Urriaren 17tik aurrera eta obren hile biko aurreikuspenarekin, Construcciones Gaimaz enpresak Portuondotik Errekako bihurguneraino espaloia egingo du. Hori dela eta, epe honetan errepideko bide bat itxita egongo da ibilgailuak norabide batean joango direlarik.

-Urriaren 17, 18 eta 19an 8:00etatik 19:00etara Goiko Kalea (Intxaurrondo plazatxoaren parean) itxita egongo da. Burutuko diren lanak hurrengoak izango dira, Kurtzio 4 eraikinaren hormigoiketa, Goiko 47 eraikinean balkoiak jartzea eta Intxaurrondo plazatxoaren aurrean dagoen saretoa altxa eta egokitzea. Egun hauetan ibilgailu txikiak Geltokitik zirkulatuko dute eta handiak Lorategitik barneratuko dira.

-Egun hauetan Bizkaibuseko geralekua  saihesbidean izango da.

Horrela izanik, semaforoen ezarketa eta autobusaren igarobidea sentsu bietan 2012ko urte hasierara atzeratuko da.