Albisteak

Erabilitako olioaren berziklapena 
Olio begetala batzeko edukiontzi berri bi jarri dira herrian, bata Basamortu kalean eta bestea Mallona Alkatearen eta Goiko kalearen gurutzean. Edukiontzi hauek olioa batu eta birziklatzeko dira.    
 
Biztanleak olio hotza gorde behar du etxean duen edozein ontzitan (plastikoskoa bada hobeto) eta gero ontzi hori edukiontzian utzi, ez da ontzia hustu behar. Kudeaketa egiten duen enpresak bai olioa eta bai ontzia birziklatuko ditu eta.
 
Gogoan izan behar dugu, olio litro batek 1000 litro ur kutsatzen dituela eta birziklatuz araztegietan asko aurreztu daitekeela.