Albisteak

 

"Surfa garapen iturria da Mundakarentzat eta geure olatua, babestu behar dogun ondare natural apartekoa. Horregatik, era honetako lehiaketa batek herria dinamizatzeari laguntzen dau. Mundakarrek surfa sustatzeko egiten dabeen lanagaz harro gaude." , nabarmendu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Zapatu honetan, urtarrilaren 28a, Mundakak Espainia eta Portugal arteko norgehiagoka hartuko dau, RedBullRivals lehiaketaren barne. Formato ezberdina eta berritzailea duen lehiaketa da hau. Bertan surflari bakoitzaren bakarkako ekintzak taldeko partaidetzagaz batzen dira. Txapelketa bakar bi burutzen dira lehiaketa honetan eta aukeratutako agertokiak Ribeira d´Ilhas (Portugal) eta Mundaka dira. Lehiaketa horretan team Spain, Aritz Aranburu zarauztarra honen buru, eta team Portugal lehiatuko dira, Tiago Pires portugaldarraren zuzendaritzapena.

Ekitaldiaren zuzendaritza teknikoaren arabera, datorren zapatuan, urtarrilaren 28an, olatuen iragarpena oso aldekoa da. "Ipar-mendebaldeko saragiloa adierazten dabe ereduek,2 metrokoak eta 14 segunduro. Haizeak offshore eta egunean zehar hobetuz joango dira". Aurreikuspenen arabera olatuek espektakulua eskeiniko dabe Mundakan.

Europako ezker olaturik onen ekipo hauetako surflariak hartuko dauz. Mundakako surflaririk onenak, Illan Urkiak Espainia eta Portugalen arteko surf lehiaketan Aritz Aranburu euskal surflariaren taldean parte hartuko dau. Mundakako surflaria "Local Hero" bezala sailkatu zan, Mundakako Surf Taldeak urtero antolatzen dauen Mundakako txapelketa irabazi ondoren.
Con Aritz Aranburu kapitaina legez, Team Spain ekipo sendoa aurkezten dau Portugalari aurre egiteko:
 
Team Spain
Kapitaina: Aritz Aranburu (Euskadi)
Pro/Am: Gony Zubizarreta (Galicia)
Girl: Ariane Ochoa (Euskadi)
Junior: Luis Diaz (Canarias)
Weekend Warrior: Eneko Merino (Euskadi)
Local Hero: Illan Urkia (Euskadi)

Team Portugal
Kapitaina: Tiago Pires
Pro/Am: Vasco Ribeiro
Girl: Mariana Rocha
Junior: Henrique Pyrrait
Weekend Warrior: Mica LourenÇo
Local Hero: Tomás Fernandes
 

Mundaka Kanaria Irlak eta Penintsularen arteko hasierako batailaren agertokia izan zen 2014an, Red Bull Rivals-eko lehen edizioan.  Orain ekitaldi hau Mundakara bueltatzen da, Europako ezker olatuaren kalidadeari esker, Mundakako Udalaren erabateko babesari esker eta herriko Mundakako Surf Taldeari esker.