Albisteak

 

San Pedro jaien barne, GazteZar Mendi Taldea eta Mundakako Udalak antolatuta, datorren domekan, ekainak 23, "Mundakako Mendi Ibilaldia" ospatuko da. Ibilbidean Mundakatik Laidara itsasontziz pasatuko dira parte-hartzaileak eta Atxarreko San Pedro edota Ogoñoko tontor enblematikoak bisitatu dabez.

"Mundakako Mendi Ibilaldia" ekainak 23an, domekaz ospatuko da eta irteera Mundakako Isla Kale kiroldegian izango da.

Martxa Mundakatik hasi eta Sukarrietara zuzenduko da bertan Laidako hondartzara pasatzeko itsasontzia hartuz, beste ertzean. Itsasontzian pasa eta gero, ibilaldiaren parte-hartzaileak ,barriro oinez, Ibarrangeluko Atxarreko San Pedroko baselizara igoko dira. Ondoren, ibilbidea Garteiz, Iruskieta eta Tremoia auzoetatik igarota, Ibarrangeluko herrigunera hurbilduko dira Elantxoberako bide hartuz. Hantxe, mendizale parte-hartzaileak Ogoñorarte joago dira eta handik buelta Akordatik, Gametxo eta Laidara heldu arte izango da. Laidatik Mundakara buelta itsasontzian izango da barriro.
Galdutako indarrak berreskuratzeko 13:30etan aurreikusita dago mokadua hartzea Urdaibaiko Txokoan Santa Katalina plazatxoan.