Albisteak

 

Gabonei atea zabalduz, abenduaren 24ean Olentzero Mundakara helduko da herriko ume guztei ilusioa eta poztasuna banatzeko.

Euskal Herriko ikazkin maitatuena Mundakan, abenduaren 24ean arratsaldeko 17:30etan, Erreka auzoan agertuko da. Herriko kaleetatik barrena ibiliko da herritar guztiek piparekin eta jolasez eta ikatzez betetako sakuarekin ikus dezaten, urte osoa mendian lanean egon ondoren. Gero, gabonak zoriontzeko eta herritarrak agurtzeko udaletxeko balkoira igoko da eta plazan Gazte-Zar dantza taldeko umeek ikazkinaren begiradaren zai dantza egingo dute. Gaztainak jateko aukera ere egongo da plazara hurbiltzen diren guztientzat.