Albisteak

 

Mundakako Udalak, surf munduagaz sentsibilizatuta, datorren barikuan, azaroaren 14ean, inauguratuko dau kirol honetara dedikatutako gunea udal liburutegian. Bertan, herrian hain errotuta dagoen kirol honen gaineko liburuak, aldizkariak edota artikuluak batuko dira.

Herriko surf taldeak egindako dohaintzari esker, Mundakako Udalak bariku honetan inauguratuko dau surf gunea Mundakako Udal Liburutegian. Herriko surf taldeak surf munduko dokumentazioaren ekarpena egin dau udal liburutegiaren eskaintza areagotzeko. Surf gunea surf munduagaz lotutako liburuak, aldizkariak edota artikuluak batzeko gunea izango da, hauek udal liburutegian kontsultatu ahal izateko.
Surfak Mundaka herrian esanahi handia du.  Ezker olatu espektakularrari esker, kirol honek Mundakaren izena nazioarte mailara eraman du, bai kirol arloan baita turismo arloan be. Oraingoan kulturak gune bat dedikatuko dio kirol honi Mundakako udal liburutegian.

Surf gunearen inaugurazioa bihar izango da 19:30etan eta bertan Mundakako udala ta Mundaka Surf Taldeko kideak izango dira.  
Bestalde, eguen honetan, azaroaren 13a, udal liburutegiak Alvaro Mozos nabigatzailearen hitzaldia hartuko dau 19:00etan. Pakea Bizkaian bizi izandako abentura antartikoaz mintzatuko da.