Albisteak

sari banaketa 

Mundakako Udalak eta Mundakako Surf Taldeak, Biscaytik-eko kolaborazio teknologikoagaz, atzo Mundakako On Line Surf Txapelketaren 2. edizioko sari-banaketa ospatu ebeen. Lehiaketa honek, bi hilabeteetan mundu guztiko 25.000 sarrera jazo dauz, eta Mundakako olatuan egindako "tubo"rik onena egiten duen surflaria eta hau grabatzen duen kamara onena saritzen dau.

Mundakako On Line Surf Txapelketaren bigarren edizioko sari-banaketan Aitor Egurrola, Mundakako Alkatea, Juan Antonio Martín, Biscaytik-eko Zuzendaria, eta Guillermo Lekunberri, Mundaka Surf Taldekoa izan dira. 

Aurtongo irabazlea Iker Fuentes surflaria izan da eta bere kamara izan den Isio Noyam ezkerreko olatuan burututako "tubo"rik onenagatik. 6000€ eta 1500€ jaso dabez, hurrenez hurren.
Bigarren sariduna Txaber Trojaola izan da eta bere kamara Mitxel Andreu. Hirugarrenak Alex Gironi surflaria eta Antonio Ortiz kamara izan dira, hauek bi aldiz sarituak, publikoaren saria jaso baitute.

Bigarren edizio honetan www.mundakatubes.bis web orrian izandako jazoera nabarmena izan da, bi hilabeteetan 25.000 sarreratik gora izan dira. Nabarmentzekoak izan dira Estatu Batutik, Frantziatik, Brasil edota Australiatik web orrira izandako sarrerak.

Mundakako Udalak bereziki eskertzen dau Mundaka Surf Taldeak eta Biscaytik Fundazioak emandako laguntzagatik. Hauen aportazioak ezinbestekoak izan baitira herrirako hain garrantzitsua den txapelketa aurrera eraman ahal izateko. Txapelketa hau erakunde pribatuek finantzatutakoa da guztiz, Udalak ez duela esfortzu ekonomikorik egin beharrik.
Udalak eskertzen dau baita, BITEK soluciones tecnológicos, BK23 Komunikazioa, CPU Salud Ambiental era EDER Diseño Gráfico-tik izandako laguntza. 

Igo Mundaka eta Surfaren gaineko Umeen On Line Marrazki Txapelketa
Aurtongo nobedadea 1go Umeen On Line Marrazki Txapelketa izan da, osagarri garrantzitsua belaunaldi barriak surf mundura eta kirol honen erreferente den Mundakara hurbiltzeko.

Sari-banaketan Mundakako Eskolako neska-mutilak izan dira.
Los niños ganadores del concurso de dibujo han sido:

C kategorian (1.-3. mailako Lehen Hezkuntzako Bizkaiko Zentruak Mundaka izan ezik) Nerea Aranguena Delgado, (JM.Ucelay, Busturia)

B kategorian (4.-6. mailako Mundakako Eskolakoak) Ibai Jayo Miyar (CEIP Mundaka)
 
Marrazki lehiaketaren parte-hartzaile guztiak Mundakako Surf Taldeak eskeinitako ikastaro bategaz sarituak izan dira.