Albisteak

 

Mundakako Udalak, herriko elkarte eta kuadrillekin batera Jai Batzarrean, publiko guztientzako ekitaldiek osatutako jai egitaraua prestatu du San Juan eta San Pedro jaietarako. Aurton, San Juan bezperako sorginaren 60. urteurrena ospatzen da eta herriko Gaztezar Dantza Taldeko 50. urteurrena be. 

“Musika, dantza, kirola, tradizioa… guztion gozamenerako jai egitaraua prestatzen saiatu gara, bai auzotarrek baita bisitariek ere giro onean jaietaz goza dezaten. Geure herriko bizitza sozio-kulturalean herritarrek daukaten inplikazioaz harro sentitzen gara, horri esker Gaztezar Dantza Taldeko urteurrena ospatzen dogu, besteak beste. Zorionak!”, adierazten dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Jaiak barikuan hasiko dira, ekainaren 22an, herriko Txilipitxeruek Kultur Elkarteko bertso-poteoagaz (13:00h.). Egun horretan herri bazkaria ospatuko da plazan eta ondoren, jolasak izango dira. Iluntzean, herriko kuadrillen bajadie egingo da Basaranetik (20:00h.). Gabaz, rock-aren txanda izango da txozna gunean, honako taldeekaz: “Primeros Auxilios”, “Distorsión”, eta “Erromeria Taldea”.

Ekainaren 23an, San Juan bezpera, suaren inguruko dantzek ongietorria emango diote udako solstizioari.eta egunez kirola izango da protagonista. 11:00etan V. krono igoera izango da, plazatik irtenda.Ondoren, 12:30etatik 15:30etara, Paddle Surf Erronka izango da Laidatxuko hondartzan. San Juaneko hau magikoari dagokionez, Sorginaren 60. urteurrena da aurton. Arratsaldean, Sorgin Txikiaren su ematea izango da Errekan 18:30etan, 3,4,5 eta 6 urteko gaztetxoen dantzez lagunduz. Iluntzean, ohiko Sorgin Nagusia erreko da Talan; talara eraman baino lehen, herriko dantzariek dantza egingo diote Sorginari eta bere mosolo eta katu laguntzaileei plazan. Erretearen ostean “Last Fair Deal” taldea izango da plazan.

Ekainaren 24an, 13:00etan, sardinada izango da txozna gunean. Arratsaldean, Mundakako Gaztezar Dantza Taldearen 50. urteurrena ospatuko da eta taldeak emonaldia eskeiniko dau plazan. (Euria egin ezkero, Islakale Kiroldegian izango da).

Martitzenean, ekainaren 26an, arratsaldez, bolillo erakustaldia izango da plazan (17:00etan) eta “Gure baitan dantza eguzkia, iluna eta izotza” Gorputz Adierazpen eta Dantza emonaldia izango da Islakale Kiroldegian. Mundakako Eskolako eta Katillotxu Emakume Elkarteko Gorputz Adierazpeneko ikasleak eskeiniko dabe emonaldia.

Eguaztenean, ekainaren 27an. Peluka-apar festa tematikoak jai giroa alaituko dau, mundo guztiak pelukak eraman behar dau. Gainera, txozna gunean Tortilla Txapelketa (19:30h.), Aizkolari Txapelketa (19:00h.) eta Guito Txapelketa berezia egongo dira (20:00h.).
San Pedro jaiei hasiera ona emateko, ohitura galdu barik, ekainaren 27tik 28rako gauean (03:00etan) Alborada entzungo da.

Eguenean, ekainaren 28an, Meza ospatuko da herriko nagusien omenez 13:00etan. Ondoren, nagusien bazkaria izango da El Casino Jatetxean eta 16:00etatik aurrera “Disco Bengala” taldeagaz dantzaldia izango da. 
Arratsaldean, portuko moilan Itsas Jaia ospatuko da, kukaña eta guzti (16:00h. a 19:00h). Frontoian pala partiduak izango dira, gazte mailakoak eta elite mailakoak (18:00h.). Giroa alaitzeko txistularien kalejira izango da Buruhandiekaz batera. Ume zein nagusiek playback lehiaketetan parte hartzeko aukera izango sabe. Nagusien playback lehiaketan luxuzko aurkezleak izango dira, Ylenia Baglietto eta Zorion Egileor mundakarra. Epai mahaian, Maitane Zalduegi, Lander Otaola, Iñaki Maruri eta Alicia Suarez izango dira, besteak beste.

Barikuan, ekainaren 29an, txistularien kalejira izango da 10:30etan. 12:00etan Meza Nagusia eta ondoren, prozesioa santuari eta ohorezko aurreskua. Arratsaldeko 18:30etan pelota partiduak jokatuko dira frontoian, Etxebarria-Galarza vs Arrese-Zabala ibiliko dira norgehiagoka. 20:30etan, Mundakako Egunsenti Dantza Taldeak eskeiniko dau emonaldia plazan ( euria izan ezkero, IslaKale kiroldegian).  Gabaz, 21:30etan, “Cactus” taldeko kontzertuak alaituko dau giroa plazan. Plazan Auritz taldearen emonaldia izango da, Autismoaren faborez eratutako metal talde euskaldunaren proiektuaren aurkezpena eta kontzertua.

Zapatuan, ekainaren 30a, sukalki lehiaketa izango da, goizeko 10:00etan izango dau hasiera. 11:00etan, Mundakako Jose Mari Egileor txistulari elkartearen kalejira izango da. Kazuelen aurkezpena eta sari banaketa 13:00etan izango da. Egun horretan, jaiari hasiera emoteko “Street Hand Ball” (kaleko esku-baloia) erakustaldia izango da goizeko 9:00etan.  Sukaldariak sukalkiagaz dauden bitartean, eguerdian, zanpatzarrak izango dira eta 13:15etan sardianada izango da txozna gunean. Arratsaldean, 16:00etan Euskal Dub Etxeak eskainitiako  “Sound System”  musika ekitaldia izango da. Bocabeats Comedia izango da txozna gunean (21:00h.) eta 23:00etan Gozategi taldearen 2018ko “25 urte Gozategi” viraren kontzertua izango da Mundakako plazan. 

Domekan, uztailaren 1ª, jaien azken eguna izango da. Goiz eta arratsaldez Euskadiko XII. Selekzioen arteko Txapelketa jokatuko da Isla Kale Kiroldeagian, gaztetxoen kategorian. Selekzio parte-hartzaileak honakoak dira: Nafarroa, Errioxa, Bizkaia eta Urdaibai. 11:00etan txistularien kalegira buruhandiekaz batera eta 12:00etatik aurrera, puzgarri akuatikoak izango dira plazan. Arratsaldean, pelota partiduak jokatuko dira frontoian (18:00h.) eta 19:30etan ume zein nagusientzako disko festa izango da. 22:30etan azken traka izango da plazan.