Albisteak

 

Mundakan ilusio handiz hartzen dabez herriko jaiak, ekainak 28tik uztailak 7ra ospatuko dira. Sorginaren su ematea San Juan bezperan, ohiko Alborada eta Sukalki Txapelketa herrikoia ez dira faltako.

Mundakako Udalak, herriko elkarte eta kuadrillekaz batera Jai Batzordean, tradizioak nagusi diren eta guztion gozamenerako jai egitaraua prestatu dau.
Jaia zapatuan hasiko dira, ekainak 22, abesbatza kontzertuagaz Andra Mari Eleizan 20:00etan, Asturiaseko Coral Polifónica Aires de Candás-en eskutik eta Mundakako Abesbatzagaz.

Domekan, ekainak 23, San Juan bezperaren jaia helduko da. eguna goizeko 8:00etan hasiko da mendi ibilaldiagaz, GazteZar Mendi Taldearen kolaborazioagaz. Ibilbidea Mundakan hasiko da Laidara itsasontziz pasatu eta eskualdeko gune enblematikoetara joz Atxarreko San Pedro edota Ogoño, kasuan kasu. 12:00etan kalejira izango da eta meza ostean Gaztezar Dantza Taldearen emanaldia frontoian. San Juan bezpera ospatuko da Sorgin Txikiaren su emateagaz Errekan (18:30h). eta iluntzean (22:30h.) ohiko Sorgin Nagusiari su emateagaz. Suaren inguruko dantzek ongietorria emango deutsee udako solstizioari. 

Barikuan, ekainak 28, San Pedro bezpera, jaia Mundakan jarraituko dau ohiko Alboradagaz. Tradizioari jarraituz, goizaldean (3:00h.) Alborada entzungo da, bolanderek txistu eta tamboril soinuekaz batera, San Pedro iragarriko dabe. 15:00etan herri bazkaria ospatuko da plazako arkupeetan. Tiketak salgai egongo dira Turismo bulegoan eta herriko zenbait tabernetan. Ekainak 24 apuntatzeko azken eguna. Arratsaldeko 18:30etan Izarotik Mundakara Suhilatzaileen ohiko igeri bidea. Eta 20:00etan "Kuadrillen bajadie" izango da Basaranetik. Musika 21:30etan izango da nagusi Bunker 13 taldearen kontzertuagaz plazan eta ondoren FM musika.

Zapatuan, ekainak 29, San Pedro eguna, “San Pedro Zeruetako” joko dabe txistulariek kalejiran. Ondoren, Meza Nagusia Udalbatza osoarekin, Mundakako Abesbatzak "Tu est Petrus" abestuta. Gero, prozesioa santuari eta ohorezko aurreskua. Arratsaldean, esku pelota partidoak, kapoeira eta perkusioa herritik zehar eta gauean (22:00h.) diskofesta plazan Oihan Vega ezagunagaz, ondoren FM musika.
Domekan, ekainak 30, egun guztian zehar, Selekzioen arteko Eskubaloi Txapelketa ospatuko da. Goizean, , Urdaibai E.T-La Rioja eta Nafarroa-Bizkaia, eta arratsaldean, semifinalak (16:30h.) eta finalak (17:45h.) Gainera, kalejira buruhandiekaz izango da goizean eta plazan Mundakako Txistularien kantaldi herrikoia. Gaztetxoek topera gozatuko dabe Bits Jaiagaz plazan (18:30h.).

Eguena, uztailak 4, "nagusien eguna", umeentzako betiko jolasak frontoian izango dira, Guztiok Ludotekaren kolaborazioagaz. Eguerdiko 13:00etan Meza ospatuko da herriko hildakoen alde eta 14:00etan herriko nagusien bazkaria izango da kasinoan, jai giroa "Duo Marfil" taldeak alaituz. Arratsaldean, umeen playback txapelketa izango da, 4-12 urte eta 12-16 urte bitartekoentzako. 22:00etan, nagusien txanda izango da, nagusien playback txapelketagaz, Gaztezar Dantza Taldearen laguntzagaz.
Barikuan, uztailak 5, ohiko itsas jaia ospatuko da portuan, kukañagaz (15:30h.), Betrokolope, Pelikan eta Oilogorrak taldeen kolaborazioagaz. Gainera, Nagusien Tamborrada izango da Laminen kolaborazioagaz eta Erdizka Lauetan taldeagaz erromeria (21:00h.) eta Jon Urbieta DJ-gaz.

Sukalki Txapelketa uztailak 6an izango da. Txistulariek emango deutse hasiera txapelketari eta kazuelen aurkezpena 13:00etan izango da, Mundakako fanfarriak girotuta. 19:30etan monologo+beatbox izango da plazan eta ondoren, Cassus Belli eta Izargi taldeen kontzertuak.

Domekan, uztailak 7, umeak izango dira protagonistask, talo tailerrean arkupeetan (11:30h.), pzugarrien parkeagaz (16:30h.18:30h.), gymkanagaz (18:30h.-20:00h.) eta Disco "Arima Eroa". Pelota partiduak be izango dira (18:00h. eta azken traka portuan 23:00etan izango da.