Albisteak

 

Mundakako Udalak kulturaren alde egiten dau Abuztu kulturala ekimenagaz. Egitarau zabala eta aberatsa eskeiniko da bertan, musika, kolorea eta zaporea gehituz Mundakako udara. Ez dira faltako erakusketak, kalejirak eta musika ekitaldiak, nazioarteko folklore jaialdia eta herriko erdi aroko azoka. 

Egitaraua pintura erakusketa bategaz hasiko da, Katillotxu Emakumeen Elkartearen eskutik. Tribisarrospe Kultur Etxean egongo da ikusgai abuztuak 5erarte. 

Jai giroak abuztuak 2,3 eta 4ean jarraituko dau, bigarren erdi aroko azokagaz Talan. Herritarrek eta bisitariek artisau eta elikadura produktuen 40 postuekaz disfrutatzeko aukera izango dabe. Talako inguru zoragarrian, Mundakako Erdi Aroko Azokan "Turdión" talde zeltarrak eskeiniko dau musika zuzenean.
Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara izango da.

Abuztuaren 6tik 12ra, argazkilaritza zaleek Santi Agirresarobe eta Fernando Gondraren argazki erakusketagaz disfrutatzeko aukera izango dabe, Tribisarrospe Kultur Etxean.

Barikua, abuztuak 9, nazioarteko folklore jaialdia ospatuko da. Kalejira batek emango deutso hasiera egunari, herria zeharkatuz 19:00etatik aurrera. Ordu erdi beranduago, Isla Kale kiroldegian hasiko dira aktuazioak.  Portugaleko "Rancho Folclórico Nossa Senhora do Monte de Pedroso"  eta Mexikoko "Ballet Folclórico Gustave Vaquers Contreras" taldeak eskeiniko dabe erakustaldia. Ekitaldia Mundakako Gazte-Zar Dantza Taldeak eta Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak antolatu dabe. 

Abuztuak 10ean, kirolaren txanda izango da. Estropadak 18:00etan izango dira eta ondoren sari banaketa portuan egingo da. Ostean, pala erakustaldia eskeiniko da frontoian. (19:00h.).

Abuztuaren 13tik 24ra, Marilo Mendez Ormaetxearen erakusketa artistikoa zabalduko da Tribisarrospe kultur Etxean.

Abuztuak 15ean, Birjinaren eguna, kalejira 11:00etan hasiko da. Arratsaldean, pilota partiduak izango dira frontoian(18:00h.). Musikagaz gozatzeko aukera be izango da "Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor" kontzertu zikloaren kontzertuagaz Andra Mari Eleizan. Stefano Pellinik organistak eskeiniko dau. 

Barikuan, abuztuak 16, skate erakustaldia eskeiniko da frontoian (16:00h.) Eta domekan, abuztuak 18, Tor magoak gaztetxoen gozamenerako eskeiniko dau aktuazioa plazan (euria izanezkero IslaKalen).

Abuztuak 23an, 20:00etan herriko abesbatza eta txistulari taldeak eskeiniko dabe portun eta ondoren sardinada herrikoia izango da.

Zapatuan, abuztuak 24an, marmitako txapelketa ospatuko da, 10:30etan hasiko da. Ondoren, txistularien kalejira. 13:00etan sari banaketa izango da. Arratsaldean, esku pilota partiduak izango dira frontoian (18:00h.). FM musikak giroa alaituko dau gabaz plazan (22:30h.). Ondoren, Muthiko Alaiak fanfarriak Larrain Dantza eskeiniko dau. 

Abuztuko kultur ekimenak, 25ean bukatuko dira, domekaz, 11:00etan kalejira eta 12:00etan Meza Santua ospatuz. Ondoren, Mundakako Abesbatza, Gazte-Zar Dantza Taldea, Mundakako Txistulariak eta Iruñako Muthiko Alaiak fanfarriaren aktuazioa.

Mundakako Udaletxeak antolatutako ekimenetan parte hartzera animatzen dauz herritarrak eta bisitariak eta baira euskal janzkeragaz ateratzera be.