Albisteak

 

Eguberrietako ohitura moduan, Mundakako Udalak abenduaren 31an San Silvestre Krossa antolatu du, herri giroan eta kirola eginez urtea bukatzeko modu ezin hobea. 2013ko kross honek Jaime Odriozola omenduko du, duela gutxi hildako kirolaria. Udalak XVII. edizioa den honetara auzotar guztiak gonbidatu nahi ditu.

17:00etan umeen krossa hasiko da, prebenjaminak (7urte), benjaminak (8-9 urte), alebinak (10-11 urte) eta infantilak (12-13 urte) parte hartuko dutela. 
18:00etan Jaime Odriozolaren memoriaren omenez ekitaldia egingo da, eta jarraiean, korrikalari helduen txanda helduko da. Fase honetan ere adinaren araberako sailkapena egin da, 14 urteeetatik 40 urte arte.

Jaime Odriozola txirrindulari eta hogei urte baino gehiagoan lasterketa eta maratoietan afizionatua, apiriliean zendu zen kamioi batek harrapatuta, gehien maite zuen kirola praktikatzen zegoela.  Mundakako Udalak San Silvestre bezalako lasterketetan eduki duen ibilbideagatik kirolari hau omendu nahi izan du.