Albisteak

 

Mundakako Udalak , Kultura Sailaren barne eta herriko ondare historiko eta kulturala bultzatuz, egitaru osotu bat antolatu du 2013ko Santa Katalina Jaietarako. Ospakizunak azaroaren 17an hasiko dira eta Katalin Deuna egun arte iraungo dute, azaroaren 25ean. 

Aurten jaiak azaroaren 17an, igandean, hasiko dira, Islakale polikiroldegitik irtetzen den mendi martxa batekin, goizeko 8:00etan.

Azaroaren 22an, Santa Cecilia eguna ospatuz, herriko musikarien alaitasunak kaleak doinuz bustiko ditu arratsalde osoan zehar.

Ospakizun astearekin jarraituz, larunbatean, azaroaren 23an, XXIX. Makailo Lehiaketa egingo da. Lehiaketa goizeko 10:00etan hasiko da eta kazolak eguerdiko 13:00tan aurkeztu beharko dira. Jarraiean, sari banaketa egingo da. Arratsaldea, Xaiborrek alaituko du, umeentzako dantzekin (19:00-20:30). Eta nagusientzat musikari berak emanaldia eskainiko du, gaua Karaoke batekin bukatuz (21:30-00:00)

Azaroaren 25ean, astelehena, Santa Katalina eguna da. Jai egun hau San Pedro kofradia osatzen zuten arrantzaleen ohorez ospatzen da. Goizeko 10:30etan ohiko zuziriek jaialdiari hasiera emango diete. Gainera, ordu berean, umeentzako jolasak egongo dira Santa Katalinako plazatxoan (euria egiten badu Islakale polikiroldegian egingo dira jokoak). 12:00etan, meza nagusia egingo da baselizan udalbatzarekin. Ondoren, Gazte Zar Dantza Taldeak ohorezko aurreskua dantzatuko du.