Albisteak

 

Mundakarrek ilusioz hartzen dabez herriko jaiak, ekainak 22tik uztailak 7rarte. Sorginaren su ematea San Juan bezperan, ohiko Alborada eta Sukalki Txapelketa herrikoia ez dira faltako.

Mundakako Udalak herriko kultura zaintzen dau bere jaietan, horrela guztiok herriko ohiturekaz disfrutatzea bermatuz. Su-artifizialak ez dira egongo, krisia dela eta gastuak murrizteko, baina jaiak topera ospatuko dira.
Jaia barikuan hasiko da, ekainak 22, Izarotik Mundakara Suhiltzaileen igeri bidearekin(16:30h). Gaztezar Dantza Eskolak frontoian eskeiniko duen ekitaldiaren ondoren, Basaranetik "kuadrillen Bajadie" helduko da (20:00h.). Gauez, Urgatz eta Saguzahar taldeen kontzertuak plazan.
Zapatuan, ekainak 23, San Juan bezperaren magia izango da nagusi, Sorgin Txikiaren su ematearekin Errekan (18:30h). 19:45etan esku pelota partiduak eta iluntzean (22:30h.) ohiko Sorgin Nagusia. Suaren inguruko dantzek ongietorria emango deutsee udako solstizioari. 
Domekan, ekainak 24, herri kirolak (13:00h.), itxas jaia kukañarekin (18:00h.) eta Deabru Beltzak taldearen ikuskizuna plazan (22:30h.)
Astelehenean, ekainak 25, umeak izango dira protagonistak eurentzako Ludoteka Guztiok prestatutako jokoekin (11:00h.), buruhandiekin (17:00h.), tailerrak plazan (18:00h.) eta musika disko (21:00h.- 24:00h).
Ekainak 26an herriko nagusiek Mesa Santua ospatuko dabe (13:00h.) eta bazkaria Kasinoan jai giroan.
Ekainak 27an Gorrity bere anialiekin egongo da Talan (18:00h.) eta amaitzeko kubatar jaialdia (20:00h.24:00h.). 
Ohiturari jarraituz, ekainak 28ko goizaldean Alborada entzungo da, bolanderek txistu eta tamboril soinuekaz batera, San Pedro iragarriko dabe.  20:00etatik aurrera play back txapelketa.
Barikuan ekainak 29an, San Pedro eguna, “San Pedro Zeruetako” joko dabe txistulariek kalejiran. Ondoren, Meza Nagusia Udalbatza osoarekin, Mundakako Abesbatzak "Tu est Petrus" abestuta. Gero, prozesioa santuari eta ohorezko aurreskua. Arratsaldean, esku pelota partidoak, Gaztezar Dantza Taldearen ikuskizuna eta erromeria.
Sukalki Txapelketa ekainak 30ean izango da, Katillotxu Emakume Elkartearen laguntzarekin. Txistulariek emango deutse hasiera txapelketari eta kazuelen aurkezpena 13:00etan izango da.
Geroago,T.S Brass Band-eko fanfarriaren musika 19:00etan eta Casus Belli ta Itziarren Semea taldeen kontzertua (21:00h.).
Agurra uztailak 1ean helduko da eskubaloia, kontzertuak eta azken trakarekin portuan (23:00h).