Albisteak

 

Mundakako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiak ospatzen duen Kirol Jaiagaz bat egiten dau, domekan, ekainak 2an, Kirol Eguna ospatuz. Kirolari ate zabalik egun honetan adin guztietako herritarrei kirola hurbiltzea da helburua eta Mundakan kirol mota ezberdinak praktikatzeko aukera egongo dira, surfa, arrauna edo herri krossa, besteak beste.

Mundaka kirolari zabaltzen da domeka honetan, ekainak 2, Kirol Eguna ospatuz. Herritarrek eta bisitariek kirola sustatzeko asmoagaz eta nagusi zein txikiei ariketa fisikora hurbiltzeko erraztasunak emoteko helburuagaz antolatutako kirol egitarau zabalean parte hartzeko aukera izango dabe.

Kirol Egunaren egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da saskibaloia eta eta hockey partidu laburrak burutuz helduen artean IslaKale Kiroldegian. Ordu berean, eskubaloia praktikatuko da frontoian, beteranoen arteko partiduekaz. 10:00etatik aurrera plazan makina aerobikoekaz ibiltzeko aukera eskeiniko da, bizikleta estatikoak eta erremoergometroak. 
11:00etan tenis partida laburrak antolatu dira hirugarren adinekoen artean IslaKale Kiroldegian. Ordu bate beranduago, 12:00etan pelota zaleek eskupilotazko primutara jokoak izango dabez frontoian.

Itsas kirolak be nagusi izango dira Mundakako Kirol Egunean. Arraunketa mundura hurbiltzeko hastapen tailerra eskeiniko da marearen arabera (itsasgoran) Laidatxun. Surfak, Mundakagaz oso lotuta dagoen kirola, bere gunea izango dau baita be, hastapen tailerragaz 17:30etaik 19:30etara Laidatxun. Leku berean Kayak Surf-ean hastapen tailerran parte hartzeko aukera eskeiniko da 17:30etan. 

Eguna borobiltzeko, herri krossa antolatu da 19:30etan, 1000 metroko ibilbideagaz, irteera eta helmuga Mundakako plazan izango da.