Albisteak

 

Mundakako Udalak bere ohiko Pil-Pil eran prestatutako Bakailao Lehiaketa beteranoa ospatuko dau, aurton 32. edizioa betetzen da. Santa Katalina jaien barne, lehiaketa herrikoia oso harrera ona dauka herriko txokoak, taldeak zein partikularrak parte hartuz. 

Mundakako Udalak, txokoen parte hartzea eta Mundakako jarduera sozio-kulturala dinamizatzeko asmoz, datorren zapatuan, azaroaren 26an, 32. "Santa Katalina" bakailao lehiaketa beteranoa ospatuko dau.  Ekimen honek bisitari eta inguruko partehartzaile asko biltzen dauz.

Mundakako Udalak egun honetan parte hartzera animatzen dau, " Mundakan gastronomia barritu egiten dogu, baina geure ohiturak mantendu be egiten doguz. Bakailaoa pil-pil eran geure ohiko sukaldaritzan ezinbestekoa dogu. Guk giro onaren osagarria gehitzen deutsagu. Ahosabaia eta zentzu guztiekaz gozatzeko eguna. Mundakara hurbiltzeko eta herritarrek herriko nortasuna sendotzeko aukera ezin hobea ,ohituraren bitartez", adierazten dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Ohikoa denez, lehiaketa Udaletxeko arkupeetan egingo da. Goizeko 10:00etan hasiko da, orduan parte-hartzaileek ekin ahalko deutse kazola prestatzeari. Kazolak 13:00etan aurkeztu beharko dira. Ondoren, sari banaketa emango da.

Lehiaketaren oinarrien arabera parte-hartzaileak herriko txoko, taldeak edota partikularrak izango dira soilik eta kazola bakoitzeko bi sukaldari egongo dira (izena aurrez eman behar da). Izena emotea azaroaren 14tik 21erarte egin ahal izango dira Turismo Bulegan edota posta elektronikoz, udala.mundaka@bizkaia.org (sukaldariaren izen-abizenak, kazolaren izena eta kontakturako telefono zenbakia aipatu).

Erabil daitezkeen lehengai bakarrak bakailoa, olioa eta berakatza dira. Partehartzaileek prestaketarako behar dabezen sukalde-tresna guztiak ekarri beharko dabez, baita sua egiteko gasa eta beharrezko osagaiak bakailaoa ( kazolak gutxienez 6 anoa eukiko dauz eta 9 gehienez), olioa eta berakatza. Eta azkenik, bakailoa ohiko moduan egin beharko da. Epaimahaiak puntuan dagoen, zaporea eta aurkezpena hartuko dau kontutan puntuatzerakoan (bakailao zatiko berakatz-ale bat).