Albisteak

 

Lehen edizioko arrakasta ikusita, Mundakako Udalaren Kultura Sailak 2. Erdi Aroko Azoka antolatu dau. Zita abuztuaren 2tik 4ra izango da eta Talan batuko dira elikadura eta artisauko 40 postu. 

Giro ona ez da faltako Mundakako bigarren Erdi Aroko Azokan. Abuztuko lehen asteburuan, 2tik 4ra, herritarrek eta bisitariek artisau eta elikadura produktuen 40 postuekin disfrutatzeko aukera izango dabe.

Talako inguru zoragarrian, Mundakako Erdi Aroko Azokan "Turdión" talde zeltarrak eskeiniko dau musika zuzenean.

Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara izango da.