Albisteak

 

Azaroaren amaieran hasiko da A3ko “Presunto Culpable” telesailaren grabaketa eta Mundakan honen eszenatokia izango da. Datozen, azaroaren 21 eta 22an, Mundakako Udalak Tribisarrospe Kultur Etxea prestauko dau kasting barri bat burutzeko. Oraingoan, telesailaren zati txiki batzuk antzesteko aktoreak bilatzen dabiz baita figuranteak izateako neska-mutilak be.

“Udalan badakigu geure herriak zinerako daukon erakargarritasuna eta balioa. Horregatik babesten dogu ekimena eta telesaila honen grabaketak herrian mugimendua, lana eta ilusioa sor ditzakela espero dogulako. Geure herritarrak kastingetan parte hartzera animatzen doguz, telesail baten grabaketa hurbiletik bizitzeko esperientzia izateko, herriko anfitrioi onak gisa”, nabarmendu dau Mundakako Alkateak, Aitor Egurrolak.

Atresmedia Televisión-eko “Presunto Culpable” telesailaren grabajetan azaroaren amaieran hasiko dira eta Mundaka aukeratu dabe thriller-arako. Hau dala eta, orain zabaldu da aktoreak bilatzeko kasting barri bat. Hauek telesailaren zati txikiak antzestuko dabez. Froga hau 25 urtetik gorako aktoreei zuzenduta dago eta Arte Dramatikoa edota Antzespena ikasten ibili behar dira. Interesatuek zine, antzerkia edota telebistako esperientziadun kurrikuluma aurkeztu behar dabe.  Kasting-ean separata bat antzestu behar dabe. Horretarako, interesatuek dokumentu hau eskatu behar dabe aurretik, azaroaren 20ª baino lehen. Eskaera emailez egin behar da: extrasyfigurantes@gmail.com eta gaian “Casting Martes 21 Mundaka” agertu behar da. Email honetan CV-a eta duela gutxiko argazkiak gehitu behar dira. Kastinean ez dau parte hartuko baldintza hauek betetzen ez dauen inork.  Mundakako Udalak Tribisarrospe Kultur Etxea atondu dau figuranteak bilatzeko castinga egiteko. Castinga datorren martizenean, azaroaren 21ean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta egueztenean, azaroaren 22an, 10:00etatik 14:00etara burutuko da.
Boomerang TV ekoizpen etxeak figuranteak izateko 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak bilatzen dauz be.  Izen-emotea emailez egin behar da: laura@opentowork.com. Bertan,“Casting Niños Mundaka” Gaia jarri beharko da. Honako dokumentazioa bidali behar da: neska-mutilen orain gutxiko argazkiak, Familia Liburuaren argazkia (1go orrialdea eta gurasoak eta neska/mutila agertzen diren orriak), guraso bien NAN-aren argazkia, izanezkero umearen NAN-aren argazkia  eta non bizi dan esatea (Mundaka, Bermeo, etabar…).  

Antena 3ek igorriko duen telesail barri honek ebatzi bako krimen baten ingurukoa izango da. Urdaibaiko eszenatoki natural apartekoetan grabatuko da eta Mundaka protagonista izango da.