Albisteak

 

Datorren domekan, ekainak 28, Mundakak Izaro Uhartetik-Mundakaraino Suhiltzaileen Igeriketa frogaren bostgarren edizioa hartuko dau. Mundakako bizilagunek be, suhiltzaileak izan ez arren, frogan parte hartzeko aukera izango dabe inolako inskripziorik ordaindu barik. Plazak mugatuak izango dira.

Beste urte batez, Izaro irlatik eta Mundakako porturainoko distantzia egingo da suhiltzaileen igeriketa frogan.  Guztira, partehartzaileek itsas mila bateko distantzia burutu beharko dabe. Froga 18:30etan hasiko da, marea gorantza dagoela. Partehartzaileak ferryan pasako dira Izaro uharteraino. 

Mundakako erroldatutakoek,nahiz eta suhiltzaileak ez izan, frogan parte hartzeko aukera izango dabe, inolako inskripziorik ordaindu barik. Horretarako, honako email honetara idatzi beharko dabe: travesiaizaro@gmail.com, izen-abizenak, jaiotze data, NAN, kontakturako telefonoa eta emaila adieraziz eta bertan azalduz Mundakan erroldatuta daudela.  Partaide kopurua mugatuta dago eta izen emate ordena errespetatuko da. Izena-emateko azken eguna datorren eguena izango da, ekainak 20.

Frogan neoprenozko trajea erabili daiteke eta segurtasunagatik kolore bizidun txanoa eroan behar da.

Dorsalen zenbaketa Mundakako Arraun Taldearen lokalean izango da 17:00etatik 18:00etara. Partehartzaileentzako Mundakako Kasinoan afaria izango da (menua 30€).