Albisteak

 

Mundakako Udalak eguezten honetan, otsailak 20, ospatu duen Ez Ohiko Osoko Bilkuran herriko kirol taldea den Mundakako Surf  Taldeagaz Alejandro Mallona Polikiroldegiaren zati baten erabilpen eta kudeaketa lagapen-hitzarmena aprobatu dau. Talde honek Mundakako Arraun Taldeagaz eta Mundakako Udal Eskolagaz batera erabiliko dauz instalazioak.

Kirolarekin duen konpromisoa eta Mundakako kirol elkarteen aldeko lana   jarraituz, batez be, herrian errotutako kirolekaz, Mundakako Udalak Alejandro Mallona Polikiroldegiaren zati baten erabilpen eta kudeaketa lagapen-hitzarmena sinatu dau Mundaka Surf Taldeagaz. 

Hitzarmen honen bitartez, Mundakako Udalak biltegiratzeko, entrenamendurako eta klubeko bilerak ospatzeko gunea eskeintzen deutso surf taldeari. Zentzu honetan, Mundakako Surf Taldeak instalazioak Mundakako Arraun Taldeagaz batera erabiliko dauz zati baten, horren kasu, gimnasioa, muskulazio gunea edota bulegoak.   Gainera, kirol talde bi hauek Mundakako Udal Eskolagaz partekatuko dabe polikiroldegia, azken honen ekintzak lehentasuna izango dute eskola orduetan.

Erabilpen eta kudeaketa lagapen-hitzarmenak urte beteko iraupena izango dau , luza daitekeena, eta erabilpen ordutegia astelehenetik barikura, 7:00etatik 21:00etara izango da eta zapatu domekatan 7:00etatik 22:30etara.