Albisteak

 

Mundakako Udalak pasadan egueztenean, otsailak 20, ospatutako Ez Ohiko Osoko Bilkurak Bizkaiko Foru Aldundiari Mape-Makatzagaren lursail bat Bizkaiko Landa Lurzoruaren Funtsaren barne sartzeko doako lagatze-hitzarmena aprobatu eban.

Akordio honen bitartez, Mundakako Udalak, Pagozarreta-Makatzaga lurrazalaren jabea, Mape-Makatzaga izenez ezaguna be, lur hauek Bizkaiko Landa Lurzoruaren Funtsarako ematen dauz, horrela Bizkaiko Foru Aldundiak edota Basalan sozietateak bere erabilpena eta lur hauen aprobetxamendua hirugarren pertsonen esku utzi ahal izateko, bost urtez gehienez.

Lur-eremu hauen azala 16 hektareakoa da eta udal inbentarioaren arabera pinu mendia bezala dauko aprobetxamendua. 2003ko ekainaren 27an Bizkaiko Foru Aldundiagaz sinatutako kontratuaren ondorioz "abere erabilpenerako bazkaleku" bezala du aprobetxamendua.

Nekazal erabilpenerako lursail hauen lagapena Mundakako Udalak lehen sektoreari eskeini gura deutson babesaren islada da, horrela sektore honen lana erraztuz herriko garapen jasangarriaren funtsezkoa izanik.