Albisteak

 

Mundakako Surf Taldeak antolatuta eta Mundakako Udala, Billabong eta Surfrider Foundation-aren kolaborazioagaz, datorren domekan, martxoak 30, kostaldea garbitzeko ekimena burutuko da " Lurrera botatzen baduzu itsasora botatzen duzu"(" Si lo tiras al suelo lo tiras al mar")  lelopean.  

Mundakak ingurumenarekiko eta inguru naturalarekiko duen konpromisoa agerian jartzen dau, urtero bolondres gehiago batzen dituen kostaldea garbitzeko ekimenaren bitartez.

Kostaldea garbi izatea Mundakako Surf Taldearen konpromisoa eta nortasunarekin bat dator. Herriko talde honek Surfrider Foundation-eko ekimen honegaz bat egiten dau, kostaldean eta ozeanoetan dagoen hondakin arazoaz mundakar guztiak kontzientziatzeko. Itsasoko hondakinen %80ak  jatorri kontinentala du. 

Hitzordua datorren domekan izango da, martxoak 30, 9:30etan, surf klubeko instalazioetan. Kostaldeko garbiketaren ekimen bolondres honetan parte hartzeko interesatuek emailez eman ahal dabe izena: info@mundakakosurftaldea.com. Gainera, aurretiz, bariku honetan, martxoak 28, 19:30etan ekimenaren metodologia azaltzeko batzarra burutuko da.

Mundakako Surf Taldea eta Mundakako Udalak herritar guztiak, eskualdeko bizilagun guztiak eta bisitariak ekimen honetan familiagaz batera parte-hartzera animatzen dabez. Horrela, belaunaldi barriak ingurumena zaintzearen garrantziaz ohartarazteko.