Albisteak

 

Mundakako Udala, ingurumen iraunkortasunean kontzientziatu eta aurrera egitearen aldekoa, herrian hondakinak murriztu eta birziklapena gehitzeagaz pozik agertu da. 2013an 167.543 kilo hondakin birziklatu dira papera, beira eta ontzietan, 11.717,6 euro aurreztuz.  

Mundakako Udalak herritarrak zoriontzen dauz ohiko hondakinen kuoten murrizpenean izandako inplikazioagatik eta herrian 2013an lortutako birziklapen mailaren igoeragatik. Hondakinen kudeaketa jasangarriaren alde egiten dau Udalak. Horrela, bilketarako infraestrukturak eta zerbitzuak hobetuz, eta herritarren erantzun zuzena izan dau. 

2013an mundakarrek 167.543 kilo birziklatu dabez papera, beira eta ontzietan, kantitate honek hondakin arruntean 11.717 euroko gastua suposatuko zuen. Birziklapenerako material bilketaren zerbitzuek ez dabe gastu gehiago suposatzen, nahiz eta kantitate handiagoa izan.  Gainera, papera eta kartoiaren birziklatutako kilo bakoitzeko udalak dirua jasotzen dau.

2014an mundakarrek pilak batzeko puntu barriak izango dabez. Puntu bakar bat izatetik hiru puntu izango dabez: Errekan, Islakale kiroldegian eta Goiko Kalen.

Hondakin mota ezberdinen biriziklapena erraztuteko, aurton erabilitako erropak eta elementu berraktibagarriak batzeko zerbitzua jarri da martxan. Horretarako kontenedore barri bi ezarri dira, bata Bañutegi kalean eta beste bat mediku kontsultaren aurreko biribilgunearen ondoan.

Mundakarrok gero eta gehiago birizklatzen dogu. Batutako datuen arabera, hondakin arruntean murriztutako kiloak bat datoz birizklatutako kantitatearen igoeragaz. 2006 eta 2013 urteen artean 184.600 kilo zabor gutxiago batu da. Ohiko zaborraren edukiontzian botatako zabor tonako 69,92 euro ordaintzen duela Udalak zabortegietan tratatzeko kontutan hartuz, ingurumen onuragaz batera, zabor gutxiago batzeak 12.907€ko aurrezpen ekonomikoa suposatzen du udalarako. Aurrezpen honek zerbitzu eta azpiegituren beste beharrizan batzuk bete ahal izatea ekartzen dau, herriko bizi kalitatea hobetuz.

Nabarmentzekoa da etxean erabilitako olioa batzeko joera positiboa, 2013an 3000 litroak gainditu dira (3540 litro batu dira). Olio litro batek 1000 litro ur kutsatzen dituela kontutan hartuz, Mundakak 3.540.000 litro ur ez kontaminatzea lortu dau.

Papera eta kartoian 2006an 36.519 kilo batzetik 2013an 50.620 kilo batzea lortu da; beiran 2006an 58.330kilo batu ziren eta 2013an 83.330 kilo batu dira; eta ontziei dagokionez, 2006an 20.571 kilo batu ziren, 2013an berriz  30.593 kilo.