Albisteak

 
 

Datorren zapatuan, azaroan 8an, Mundakan RedBullRivals.Canarias vs Península txapelketaren bigarren norgehiagoka burutuko da. Formato ezberdina eta berritzailea duen lehiaketa da hau. Bertan surflari bakoitzaren bakarkako ekintzak taldeko partaidetzagaz batzen dira. Txapelketa bakar bi burutzen dira lehiaketa honetan, bata Kanaria Irlatan eta bestea penintsulan. Azken hau ospatzeko, Mundaka aukeratu da. Parte-hartzeko mailak hauexek dira: Pro Surfer, Free Surfer, Junior edo Girl. Mundaka penintsulako kokapenik onena gisa aukeratu da kanariako eta penintsulako surfaren arteko norgehiagokarako.

Europa ezker olaturik onenak kanariar irlako eta penintsulako 10 surflaririk hoberenak hartuko dauz. Surflariek Las Palmaseko El Confital-en apirilean ospatu zen lehen topaketaren ostean parte hartuko dabe orain Mundakan. Lehen topaketa horretan Penintsulako Taldeak irabazi zuen.

Ekitaldiaren zuzendaritza teknikoaren arabera, datoren zapatuan, azaroaren 8an, "olatuen iragarpena oso aldekoa da...2 metrotik gorako olatuak eta marea ona...".

Txandak 9:00etik 14:00etara burutzea aurreikusten da.

Kanariako Taldea

José María Cabrera - ProSurfer (Lanzarote)
Antonio Marqués - FreeSurfer (Gran Canaria)
Adelina Taylor - Girl (Gran Canaria)
Yeray García - Junior (Lanzarote)

 

Penintsulako Taldea

Gony Zubizarreta - Kapitaina (Galicia)
Pablo Solar - ProSurfer (Cantabria)
Indar Unanue - FreeSurfer (Gipuzkoa)
Lucía Martiño - Girl (Asturias)
Ethan Egiguren - Junior (Gipuzkoa)

Txapelketaren aurkezpena gaur, eguena, arratsaldean izango da Mundakako Kasinoan.