Albisteak

 

Mundakak surf txapelketa eta zirkuitu onenen agertokia izaten jarraitzen dau, denboraldi bakoitzean ezker olatuaren ikusgarriagaz bat eginez. Udalak udazken honetan ekitaldi surfer ezberdinen ospakizuna baloratzen dau, honeek Mundaka surf munduko erreferente izaten jarraitzen duela berresten dabe.

Goi mailako herriko harrobiagaz, Mundaka Surf Taldean batuta, Mundakako herriak surf panoraman indartsu jarraitzen dau, Euskal Herriko, Estatuko eta Europako zirkuitu eta lehiaketak hartuz.  

Herriko Mundaka Surf Taldearen esfortzuagaz eta Mundakako Udalaren laguntza eta kolaborazioagaz, udazken honetan txapelketa zorrotzak eta erakargarrien egutegia aurkezten da Mundakan. 

Etxean, urriko lehen asteburuan, Mundakako Surf Taldeak urteko bere topaketa burutu dau Mundakako barran. Froga honek EHSF-ren  Txapelketan wildcard moduan MST-ko ze bazkide aurkeztuko den erabakitzea izan dau helburu.

2014 Euskaltel Euskal Surf Zirkuituaren hirugarren froga abenduko 13-14/20-21/27-28an ospatuko da Mundakako barran.  Zirkuito bateratua  da hau, open zirkuitu bakarra eta irekia guztiei. Zirkuitu honek hiru froga izango dauz eta hirugarrena eta azkena Mundakako olatuan ospatuko da.

Aurton Mundakan RedBullRivals.Canarias vs Península norgehiagoka  burutuko da. Formato ezberdina eta berritzailea duen lehiaketa da hau. Bertan surflari bakoitzaren bakarkako ekintzak taldeko partaidetzagaz batzen dira. Txapelketa bakar bi burutzen dira lehiaketa honetan, bata Kanaria Irlatan eta bestea penintsulan. Azken  hau ospatzeko, Mundaka aukeratu da. Parte-hartzeko mailak hauexek dira: Pro Surfer, Free Surfer, Junior edo Girl. Besteak beste, Hodei Collazo, Gony Zubizarrieta edo Indar Unanue surflariak izango dira Penintsulako taldean. Mundaka penintsulako kokapenik onena gisa aukeratu da kanariako eta penintsulako surfaren arteko norgehiagokarako.

Nazioarte mailan, abendu honetan Mundakak Europako RipCurl Sub-16 Txapelketaren finala hartuko dau, gizonezko eta emakumezkoetan. Topaketa honetarako, surflariek, euren familiekaz lagunduta, aste oso batez lehiatuko dira Mundakan.