Albisteak

 

Mundakako Udalak gazteentzako aisialdian oinarritutako ekitaldiz betetako programa bat osatu du ludotekan, etxeko txikiek gabon oporrak hartzean gurasoen lan ordutegiak kontuan hartuz.

Jarduera programa hilabete osorako egitarauak osatzen du. Aisialdi ekimenak abenduaren 3an hasi ziren, Euskaren Eguna ospatuz eta gazteek aldarrikapen txapak egiten igaro zuten arratsaldea. Abenduaren 6an, ostirala, gazteek gabonetako apaingarriak egin zituzten eta larrunbatean, abenduak 7, plastilinarekin Olentzero eta Herria landu zuten.

Hurrengo abenduaren 13an, jolas librea izango da ludotekan eta abenduaren 14rako euskararen aldeko Mendi Martxa bat antolatu dute.Irteera goizeko 9etan izango da eta ludotekan aurretik eman beharko da izena

Igandean, abenduaren 15ean,gazteek Olentzerori gutun berezia idatziko diete, eta abenduaren 20an, FM Jaia ospatuko dute, egungo musikarekin abestuz eta dantzatuz gozatu ahal izango dutela.

Abenduaren 23, 26, 27 eta 30 eta urtarrilaren 2an, jolasak, eskulanak, antzerkia eta pelikulak batuko dituen jardunaldia egingo dute, kulturartekotasuna bultzatzeko programa bat jorratuz: "Afrika Kontinentearen aberastasunak". Jardunaldi hauetan parte hartzeko abenduaren 20a baino lehen eman beharko da izena ludotekan.

Gabonetako ekimenak abenduaren 3an bukatuko dira, UGP-ra irteera batekin. Ibilaldia goizeko 10:00etan da eta gazteak arratsaldeko 18:30etan egongo dira bueltan. Irteeraren prezioa 20eurokoa da ludotekako erabiltzaileentzat eta 25 eurokoa erabiltzaile ez direnentzat. 6 eta 16 urteko gazteei zuzendutako irteera da, eta izen emateko azken eguna abenduaren 30a da, ludotekan edo liburutegian.