Albisteak

 

Mundakako Udalak umeentzako ekintzen egitarau berezia antolatu dau herriko ludotekan Aste Santurako. Martxoak 25etik apirilak 5era herriko umeek eskulan tailerrez ta joku ezberdinez gozatu ahal izango dabe.

Mundakako udal ludotekak 4 eta 7 eta 8 eta 12 urte bitarteko herriko umeei zuzendutako ekintzen programa zabala prestatu dau datozen egunotarako.

Dibertsioa astelehen honetan asiko da, martxoak 25, txistu gelan, "Ongi etorria Udabarriari" ospatuko da, bertan herriko umeak parte hartzeko 17:30etan 4 eta 7 urte bitartekoak eta 19:00etan 8 eta 12 urte bitartekoak.

Martitzenean, martxoak 26,  ordutegi bardinean, herriko umeek ikasteko eta ondo pasatzeko aukera izango dabe eskulan tailerrean. Egueztenean, martxoak 27, goizeko 11:00etatik 13:00etara 8 eta 12 bitarteko gaztetxoek, ondo baino hobeto pasako dabe hondartzan kale-ludotekagaz.
Hurrengo martitzenean, apirilak 2, ekintza egitarauak aurrera egingodau, jolas askeagaz ludotekan, 17:30etan (4-7 urte bitartekoak) eta 19:00etan (8-12 urte bitartekoak).
Egueztenean, apirilak 3, 4 eta 7 urte bitarteko umeek, 11:00etatik 13:00etara kale-ludoteka izango dabe Santa Katalinan.
Eguenean, apirilak 4, loregintza tailerra eskeiniko da txistu gelan, 17:30etan txikiak (4-7 urte bitartekoak) eta 19:00etan nagusiak (8-12 urte bitartekoak).
Ekintzen programari amaiera emateko, barikuan, apirilak 5, Mundakako neska-mutilek Udaberri Festa ospatuko dabe 18:00etatik 20:00etara.

Gainera, Mundakako Udal Liburutegiak ordutegi berezi izango dau Aste Santuan. Martxoak 28tik apirilak 1era zarratuta egongo da eta martxoak 25etik 27ra ta apirilak 2tik 5era ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da.