Albisteak

 

Mundakako Eskolako matrikulazio epea otsailaren 3an hasiko da eta otsailaren 14an zentroan bertan bukatuko da, on line bidezko izen emateak otsailaren 13 arte egin ahal izango dira. (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2591/eu)       

Zentruan egiten diren izen emateak zuzendaritzan egin beharko dira, Lehendakari Agirre plazan, udaletxe ondoan, goizeko 09:30etatik 10:30etara, astelehenetik ostiralera.

Matrikulazioa egiteko hurrengo dokumentuak aurkeztu beharko dira:  Bi argazki, familiako liburuaren fotokopia ( Gurasoak eta haurra), gurasoen NANen fotokopia eta udalak emandako erroldatze-egiaztagiria.(Familiarra)