Albisteak

 

Mundakako Udalak bere azken Osoko Bilkuran onartutako ordenantzak ez dauela eskekotasuna debekatzen herrian argitzen dau. 

Mundakako Udalak araudi honen aprobazioaren gainean zabaldu den komunikazioak sortutako gaizki-ulertua sentitzen dau, komunikabideek honen berri eman dabelarik.

Mundakako Udalak zera argitu nahi dau:

- Udal ordenantzak ez dau eskekotasuna debekatzen herrian. Guztiz kontrakoa baizik, eskekotasun egoeran dauden pertsonei zerbitzu sozialen bitartez babes soziala eskeintzeko Udalak duen konpromisoa agerian jartzea da helburua eta.
 
- Ordenantzak honako debekuak jasotzen dauz:

• Eskekotzaren itxurapean, mehatxu edo jazarpen-jarrerak gauzatzen dituzten jokabideak.
• Adin txikikoek egindako eskekotza, Legeak jasotzen duenez. 

- Helburua beharrezkoa den babes soziala eskeintzea da zerbitzu sozialen bitartez.

- Ordenantza honegaz Udalak bizikidetasunaren politikari buruzko gidalerroak ezartzea nahi dau,  pertsona guztien askatasuna, duintasuna eta eskubideen errespetoan oinarrituta.

- Ordenantzaren bitartez espazio publikoa bizikidetasun eta gizabide-toki bezala segurtatzea nahi da eta baita espazio horretan pertsona guztiek askatasunez burutu ahal ditzatela bere zirkulazio, aisialdi, topaketa eta jolas jarduerak be.

- Sortutako gaizki ulertuen aurrean ordenantzaren erredakzioa ofizioz aldatzea aztertzen da, hau ondo argitzeko.

- Udal Ordenantzak hasierako onarpena jaso dau eta alegazio epea zabalik dago.